Udalak herriko kirola kudeatuko duen ‘Eibar Kirolak’ app berria aurkeztu du
Kirol-zerbitzuen erabilera arintzea du helburu mugikorretarako aplikazio berriak
2025/12/12
10:38
Ekhi Belar Errasti
Udalak ‘Eibar Kirolak’ mugikorretarako aplikazio berria jarri du abian, “herritarrek udal kirol-zerbitzuekin duten harremana hobetu eta errazte aldera”, diotenez. App-ak gune digital bakar batean biltzen du instalazioei buruzko informazio guztia — egutegiak eta ordutegiak barne —, hala nola pisten erreserba, abonuen altak eta bajak, ikastaroetan izena ematea, bai eta albiste eta abisu garrantzitsuen berehalako jakinarazpenak ere.
Aplikazio berria doakoa da eta eskuragarri dago Apple eta Android online dendetan.