Udalaren auzorik auzoko lehen bilera etzi izango da, 19:00etan Coliseoan
2016/11/07
16:51
eta kitto!
Eguaztenean (hilak 9) hasiko dira udalak urtero egin ohi dituen auzorik auzoko bilerak, Coliseoan 19:00etan, Jardiñeta, Estaziño, Matxaria eta inguruan bizi direnen kezka eta kejak entzuteko asmoz deitu duten batzarrarekin. Hortik aurrera eta azaroan zehar beste auzoetan ere egingo dituzte bilerak, zazpi guztira: eguenean (hilak 10) erdialdean bizi direnekin bilduko dira Untzagako jubilatu etxean. Azaroaren 15ean behe aldeko auzokideen txanda izango da, Beheko Tokia jubilatu etxean egingo den bileran. Hurrengo egunean (hilak 16) udal ordezkariak San Andres Egoitzara joango dira, Legarre eta inguruko bizilagunei (Arratebide, Mekola, Abontzabide eta Milafloresen bizi direnei) entzutera. Amañakoen bilera, berriz, hilak 17an izango da, auzoko elizaren lokaletan. Azaroaren 22an, martitzena, Ipuruako bizilagunentzat bilera hartuko du Ipurua jubilatuen etxeak. Eta azken bilera azaroaren 23an egingo da, Urki auzokoekin, elizako lokaletan. Bilera guztiak 19:00etan hasiko dira.
Orain arteko bideari jarraituta, bilera horietan jasotako proposamenak aztertu eta jorratuko dituztela aurreratu dute, "eta bideragarriak badira, 2017ko udal aurrekontuetan sartuko dira". Iazko moduan, aurten ere Ertzaintzaren hurbiltzaile batek bileretan parte hartuko du. Bestela, bilerak betiko eskemari jarraituta egingo dituzte: Udaletik alkatea, toki bakoitzeko auzozaina, udaltzainburua eta Zerbitzu, Obra eta Hirigintza arloetako zinegotziak eta teknikariak joango dira eta jende guztiarentzat ateak zabalik izango dira.