COVID-19k ikastetxeetan eragindako garbiketa-gastu gehigarriei aurre egiteko 2,5 milioi euroko laguntza onartu da EAEn
2021/01/26
08:18
eta kitto!
Hezkuntza Sailak 2,5 milioi euroko ezohiko funtsa sortu du, udalek COVID-19k ikastetxeetan eragindako garbiketa-gastu gehigarriei aurre egin diezaieten. Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publikoen instalazioen titular diren 170 udalei zuzendua da laguntza. Akordio horren arabera, Hezkuntza Sailak diruz lagunduko ditu udal-titulartasuneko Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxeetan COVID-19ren aurkako prebentzio-protokoloek eskatzen dituzten garbiketa-neurriak aplikatzearen ondorioz sortu diren gastu gehigarriak.
Jokin Bildarratz Hezkuntza sailburuak Gorka Urtaran EUDELeko elkarteburuarekin bilera izan zuen atzo arratsaldean, Eusko Jaurlaritzaren Gasteizko egoitzan. Batzarrean, Hezkuntza Sailak sortu duen 2,5 milioi euroko aparteko funtsaren inguruko akordio instituzionala zehaztu zuten bi arduradunek. Funts honen xedea, EAEko udalak ikastetxeetan COVID-19ri aurre egiteko izaten ari diren garbiketa-gastu gehigarria ordaintzea da.
Gastu gehigarri horien artean sartzen dira garbiketako langileak kontratatzea eta lehendik daudenen ordu kopurua handitzea (langile propioak edo azpikontratatuak izan), bai eta garbiketa-produktuak erostea ere, baldin eta COVID-19ren aurkako prebentzio-protokoloak betetzeko neurriek hala eskatzen badute.
Garbiketa-neurri gehigarriek udaletan sor dezaketen gainkostuaz jabetuta, Hezkuntza Sailak horiek finantzatzen laguntzen du, ezohiko laguntza hauen bidez. Zuzeneko dirulaguntza hauek aipatutako protokoloek eskatutako neurriak aplikatzearen ondoriozko garbiketa-gastu gehigarrien %60 finantzatzen dute. Diruz lagundu daitezkeen gastuak 2020ko irailaren 1etik 2021eko ekainaren 30era bitarteko aldian eginak izan beharko dira.
Covid-19aren aurkako protokoloak
Hezkuntza Sailak 2020-2021 ikasturterako koronabirusaren aurrean jarduteko prestaturiko protokoloek, besteak beste, ikastetxeetan higiene eta garbitasun-neurriak zorrozteko eta indartzeko beharra azpimarratzen dute. Horren ondorioz, aipaturiko protokoloak eta horietan jasotako neurriak behar bezala aplikatzeko, hezkuntza-instalazioen titular diren udalek garbiketako langileak kontratatu behar izan dituzte edo lehendik zeudenen ordu kopurua gehitu, Haur eta Lehen Hezkuntzako udal-titulartasuneko eraikinetarako.