Udaleko oposizioko taldeek Errebalgo lanetan lege-hausteak aurkitu dituzte
2020/10/16
13:06
eta kitto!
Gaur goizean udaletxean egin duten prentsaurrekoan, EAJ-PNV, EH Bildu eta Elkarrekin-Podemos udal taldeetako bozeramaileek Errebalgo lanetan lege-hauste “larriak” aurkitu dituztela salatu dute. Esan dutenez, lanen hileroko egiaztapena (urrikoa 16. egiaztapena izan da) begiratu dutenean antzeman dituzte lege-hausteak. Diotenez, hiru taldeek beste inork baino gogo gehiago dute lanak amaituta ikusteko, “baina ez horretarako legea hautsi edo eibartar guztien dirua alferrik gastatu behar bada, ez gaude horretarako prest”.
Azaldutakoaren arabera, “UTE Iza-Campezori egin ez diren lanak ordaindu nahi dizkiete, hala nola biomasa galdara eta zoladuraren inpermeabilizazioa. Obra batzordeari azalpenak eskatu dizkiegunean, bai azpikontratatutako Obra zuzendaritzak, bai Udala ordezkatzen duen Obra zinegotziak, ‘administrazio-irregulartasun txikiak’ direla erantzun dute, horrelako lanetan ohikoak izaten direla. Oposizioak ez du onartuko hizkuntzaren erabilera oker hori eta gauza bakoitzari bere izenez deituko diogu: Sektore Publikorako Kontratu Legea hausten ari dira eta horregatik jendearen aurrean erantzun beharko dute”.
Gaineratu dutenez,”lanen inguruko azken egiaztapena 510.900 eurokoa da, ohiko batazbestekoaren hirukoitza, eta gainera existitzen ez diren unitateak zenbatuta daudela bertan. Gainera, proiektuari egindako 710.000 euroko aldaketak onartu aurretik, bertan jasota dauden hainbat unitate egiten aritu direla ikusi dugu, eta horrek ere Sektore Publikorako Kontratu Legea hausten du. Lege-hauste guzti hauekin irabazten duen bakarra UTE Iza-Campezo da. Zergatik? Nolako interesak dauzka PSOE-k”.
Aipatutako guztiaz gain, hiru taldeetan harridura eragiten duen beste konturik bada: “Lanei egindako aldaketei aurre egin ahal izateko 710.000 euroko kreditua habilitatzea uztaileko plenoan tratatu arren, aldaketak jasotzen dituen expedientea bakarrik alkateak sinatu zuen, plenoan horren inguruko inolako azalpenik eman barik”.
Salatu nahi dutenez, Errebalgo lanen lehiaketarako ezarri ziren klausulak “behin eta berriz hausten ari dira” eta, gainera, kasu batzutan UTE Iza-Campezori kalte-ordainak eskatzeko ateak zabaltzen dituzte arau-hausteek, “baina ez dute horrelakorik eskatu. Zergatik?”.
Oposizioko taldeen ustez, “argi dago Udalak, Obra eta Hirigintza zinegotzia eta alkatea bera buruan dituela, obraren inguruan egiten diharduen kontrolaren eginkizunetan utzikeria dela nagusi”. Hiru alderdiek hartu beharreko neurriak lehenbailehen hartzea exijitu dute eta, horrez gain, Udaleko Idazkari eta Interbentoreari txosten bana eskatzeko asmoa azaldu dute, “egindako lege-hausteak baloratu ditzaten”.