Udaleku irekietan behin betiko izena emateko epea zabalik dago

Udaleku irekietan behin betiko izena emateko epea zabalik dago
2021/06/07 eta kitto!
Oporrak Afariketan (Lehen Hezkuntzako 1. mailatik 6. mailara bitarteko haurrentzat), Udan Jolasean (5 urteko haurrentzat), Firin-Faran (Lehen Hezkuntzako 1. mailatik 6. mailara bitarteko haurrentzat) eta Umeak Firin-Faran (5 urteko haurrentzat) programetan behin betiko izena emateko epea zabaldu da gaur eta hilaren 11ara arte egongo da apuntatzeko aukera.

Izena Indianokua Gaztelekuan eman behar da, 9:30etatik 13:30etara eta 16:00etatik 18:00etara, eta hiru dokumentu aurkeztu beharko dira:

1.- Udalekua ordaindu izanaren ordainagiria. Astixa A. Z.: ES98 3035 0023 9402 3008 2137 LABORAL KUTXA.

2.- Haurraren OSAKIDETZAren txartelaren fotokopia.

3.- Matrikula orria.