Udalekuetan parte hartzeko aurrematrikula zabalik

Izena emateko epea apirilaren 28an amaituko da
Udalekuetan parte hartzeko aurrematrikula zabalik
2024/04/19 09:20
eta kitto!

“Udan jolasean”, “Oporrak afariketan”, “Firin Faran” eta “Umiak Firin Faran” udaleku irekietan parte-hartzeko ezinbestekoa izango da datorren apirilaren 28a baino lehen izena ematea. Udan jolasean eta Umiak firin faran programak 5 urteko haurrei zuzenduak daude, hau da, 2018. urtean jaiotako haurrentzat. Oporrak afariketan eta Firin faran programak aldiz, lehen hezkuntzako 1. mailatik 6. mailara bitarteko haurrentzat dira.

Aurre-matrikula egiteko epea apirilaren 15ean zabaldu zen eta apirilaren 28ra bitartean burutu behar da. Epez kanpoko aurrematrikulak ez dira onartuko.

Behin betiko matrikulaketa (presentziala) betetzeko eta udaleku irekien programa jasotzeko epea ekainaren 3tik 11ra bitartean izango da. Guraso edo tutoreen baimena eta sinadura beharrezkoa da. Behin betiko matrikula egiterakoan, parte hartzailearen Osakidetzako txartelaren fotokopia bat eta ordainagiria aurkeztu beharko dira eskuz (emailez EZ dira onartuko).

Indormazio gehiago ASTIXAen webgunean.