Udaltzainentzat erosi dituzten hiru automobil berriak erakutsi dituzte gaur goizean Untzagan

Ibilgailu berriak BMW markakoak dira, %100 elektrikoak.
2025/01/24 14:51
eta kitto!

Udaltzainekin batera, aurkezpen-ekitaldian Jon Iraola alkatea eta Alberto de la Hoz Trafiko eta Mugikortasun saileko presidentea egon dira, automobilak saldu dizkien kontzesionarioko ordezkariekin batera. Hiru ibilgailu berriak BMW markakoak dira, %100 elektrikoak, eta lizitazio-prozesu batean, hainbat eskaintza jaso eta gero eskuratu ditu Udalak. Lizitazioa 192.000 euroan esleitu da, BEZa barne, 48 hilabeterako. Izan ere, hiru automobilek lau urteko iraupena duen renting-kontratu bat izango dute.