Udaltzaingoa | Ekainaren 11ko Eguneroko Txostena

Jarraian dauzkazue gaurko egunari dagokion Eibarko Udaltzaingoaren txostenean jaso dituzten gorabehera nagusiak.
Udaltzaingoa | Ekainaren 11ko Eguneroko Txostena
2024/06/11 12:20
eta kitto!

TRAFIKOA

- Ez dago gorabehera aipagarririk.

BESTE GORABEHERA BATZUK

- Ekainaren 10eko 13:23an telefonoz jakinarazi zigutenez, Polonia Etxebarria kaleko etxebizitza batean sute bat sortu zen. Patruila bat bertaratu zen suhiltzaileekin batera, eta sua itzaltzea lortu zuten. Antza denez, sua etxebizitzako sukaldean sortu zen.

- Ekainaren 10ean, 15:10ean, Sos Deiak-ek telefonoz jakinarazi zuenez, pertsona bat erori zen Polonia Etxebarría kalean. Eibarko ospitalera eraman zuten.

- Ekainaren 10ean, 18:51n, telefonoz jakinarazi zigutenez, Jardineta kaleko etxebizitza batean liztor asiarraren habia bat zegoen. Patruila bat bertaratu zen jakinarazitakoa egiaztatzeko.

OHARRAK

 - Gogoan izan datorren asteazkenean, ekainaren 12an, 21:00etan, Eibar eta Oviedo taldeen arteko partida jokatuko dela. J.A. Mogel eta Indalezio Ojanguren kaleetako ohiko eremuak seinaleztatuko dira.

- Hurrengo igandean, hilak 16, txirrindularitzako LXXXVIII SAN JUAN SARI NAGUSIA izango da. Irteera Fermin Calbeton kaletik izango da goizeko 10:00etan. Lasterketa 12:25ean amaitzea aurreikusten da; Barrena kaletik eta Urkizu pasealekutik sartuko da eta Toribio Etxebarria kaleko helmugaraino iritsiko da.