Udaltzaingoa | Ekainaren 17ko Eguneroko Txostena

Jarraian dauzkazue gaurko egunari dagokion Eibarko Udaltzaingoaren txostenean jaso dituzten gorabehera nagusiak.
Udaltzaingoa | Ekainaren 17ko Eguneroko Txostena
2024/06/17 17:17
eta kitto!

TRAFIKOA

- Ekainaren 15ko 22:12an, auto batek Mutiola kalean behar bezala aparkatuta zeuden ibilgailu bi jo zituen, eta kalteak eragin zizkien. Autoak ihes egin zuen eta, ondoren, aurkitu egin genuen. Patruila batek gertatutakoaren txostena egin zuen.

BESTE GORABEHERA BATZUK

-Ekainaren 15ean, 4:03an, telefono-dei bat jaso zen, Fermin Calbeton kaleko ostalaritza-establezimendu batean pertsona batzuen artean izaten ari zen borroka baten berri emateko. Hainbat patruila bertaratu ziren eta gertakarian inplikatutako pertsonak identifikatu zituzten.

- Ekainaren 15ean, 11:58an, Sos Deiak-ek telefonoz jakinarazi zuenez, pertsona bat erori zen Tiburzio Anitua kalean. Mendaroko ospitalera eraman zuten.

- Ekainaren 15eko 1:04an, Urki kaleko etxebizitza batetik telefono-dei bat jaso genuen: kexu ziren ondoko gazte lokaletik zetozen musika-hotsengatik. Patruila bat bertaratu zen eta lokala hustu zuen.

- Ekainaren 15eko 1:27an, Tiburzio Anitua kaleko etxebizitza batetik telefono-dei bat jaso genuen: kexu ziren ondoko gazte lokaletik zetozen musika-hotsengatik. Patruila bat bertaratu zen eta lokala hustu zuen.

OHARRAK

- Hurrengo ostiralean hasi eta San Juan jaiak amaitu arte, erdigunea oinezkoentzat jarriko da, hau da, ekainaren 21eko, 18:00etatik ekainaren 25eko, asteartea, 23:30ak arte. Bestalde, Ekainaren 21ean eta 22an, Untzaga plazan izango diren BULEGO eta LA PEGATINA musika-taldeen kontzertuak direla eta jende asko espero denez, Isasi, Juan Gisasola eta Egogain kaleak ere ibilgailuentzat itxiko dira 20:30etatik kontzertuak amaitu arte.