Udaltzaingoa | Irailaren 18ko Eguneroko Txostena
TRAFIKOA
- Irailaren 17an, 08:31n, Tiburtzio Anitua kalean, bi ibilgailuren arteko talka izan zen. Bata aparkalekutik ateratzen ari zen; eta bestea, maldan gora zetorren. Zauriturik ez zen izan istripuaren ondorioz. Beraz, kalte materialak bakarrik izan ziren istripuan. Lagunarteko partea egiten zuten gidarien artean.
BESTE GORABEHERA BATZUK
- Irailaren 17an, 10:42an, zezen plaza inguruan, udal-garajeen parean, ur-zikinen tutu bat puskatuta zegoela, eta, ondorioz, usain handia zegoela jakinarazi zigun herritar batek. Udaltzainek udal-iturginari jakinarazi zioten gertatutakoa.
- Irailaren 17an, 12:42an, San Andres pasealekuan, Ardantzako tren geltokian, pertsona bat lurrera erori zen. Erorketaren ondorioz, buruaren atzealdean kolpea hartu zuen. Anbulantzia barruan artatu eta gero, Mendaroko Ospitalera eraman zuten zauritua.
OHARRAK
- Gogoan izan datorren igandean, irailak 21, 18:30ean, Eibar eta Erreala B futbol-taldeen arteko partida jokatuko dela. J.A. Mogel eta Indalezio Ojanguren kaleetako ohiko eremuak seinaleztatuko dira.