Udaltzaingoa | Irailaren 9ko Eguneroko Txostena
TRAFIKOA
- Irailaren 7an, 3:07an, agenteek ibilgailu bateko gidaria atxilotu zuten Otaola Hiribidea kalean, edari alkoholdunen eraginpean gidatzeagatik. Garabi batek ibilgailua udal-biltegira eraman zuen. Atxilotua Udaltzaingora eraman zuten, atestatua egiteko.
BESTE GORABEHERA BATZUK
- Irailaren 6an, 20:48an, telefonoz jakinarazi zigutenez, Txaltxa Zelai kalean liztor asiarraren habia bat zegoen. Patruila bat bertaratu zen jakinarazitakoa egiaztatzeko.
- Irailaren 7an, 6:58an, telefono-dei bat jaso zen, Julian Etxebarria kaleko ostalaritza-establezimendu batean pertsona batzuen artean izaten ari zen borroka baten berri emateko. Hainbat patruila bertaratu ziren eta gertakarian inplikatutako pertsonak identifikatu zituzten.
- Irailaren 8an, 2:45ean, Barakaldo kaleko etxe batetik deitu zuten telefonoz, inguruko etxebizitza batetik zetorren musika-zarataz kexatzeko. Patruila bat bertara joan zen eta etxean zeuden pertsonei jasotako kexaren berri eman zien.
- Irailaren 8an, 3:53an, Sos Deiak-ek telefonoz jakinarazi zuenez, pertsona bat erori zen Fermin Calbeton kaleko taberna batean. Mendaroko ospitalera eraman zuten.
OHARRAK
- Gogoan izan datorren larunbatean, irailaren 14an, 16:15ean, Eibar eta Tenerife taldeen arteko partida jokatuko dela. J.A. Mogel eta Indalezio Ojanguren kaleetako ohiko eremuak seinaleztatuko dira.