Udaltzaingoa | Maiatzaren 28ko Eguneroko Txostena

Jarraian dauzkazue gaurko egunari dagokion Eibarko Udaltzaingoaren txostenean jaso dituzten gorabehera nagusiak.
Udaltzaingoa | Maiatzaren 28ko Eguneroko Txostena
2024/05/28 17:40
eta kitto!

TRAFIKOA

- Ez dago gorabehera aipagarririk.

BESTE GORABEHERA BATZUK

- Maiatzaren 27an, 20:06an, Sos Deiak-ek telefonoz jakinarazi zuenez, pertsona bat erori zen Toribio Etxebarria kalean. Mendaroko ospitalera eraman zuten.

-Maiatzaren 28an, 0:25ean, 3 pertsona atxilotu genituen, Sostoa kalean aparkatuta zegoen ibilgailu batean lapurtzeagatik. Atxilotuak Ertzaintzaren egoitzara eraman genituen.

OHARRAK

- Gogoan izan datorren igandean, ekainaren 2an, 18:30ean, Eibar eta Oviedo taldeen arteko partida jokatuko dela. J.A. Mogel eta Indalezio Ojanguren kaleetako ohiko eremuak seinaleztatuko dira.