Udaltzaingoa | Otsailaren 17ko Eguneroko Txostena
TRAFIKOA
- Otsailaren 14an, 11:56an, bi autok talka egin zuten Isasi kalean. Ibilgailuetako gidariak ados jarri ziren, eta istripu-adierazpen adiskidetsua egin zuten.
- Otsailaren 15ean, 19:00etan, bi autok talka egin zuten Otaola Hiribidea kalean. Istripuaren ondorioz, agenteek ibilgailu bateko gidaria atxilotu zuten, edari alkoholdunen eraginpean gidatzeagatik. Garabi batek ibilgailua udal-biltegira eraman zuen. Atxilotua Udaltzaingora eraman zuten, atestatua egiteko.
BESTE GORABEHERA BATZUK
- Otsailaren 14an, 08:42an, harri batzuk erori ziren Tiburtzio Anitua kaleko eraikin bateko fatxadatik. Patruila bat bertaratu zen eta lekua inguratu zuen. Patruilak gertatutakoaren berri eman zion higiezinaren arduradunari, konpon zezan.
- Otsailaren 15ean, 06:28an, telefono-dei bat izan zen, Julian Etxebarria kaleko ostalaritza-establezimendu batean pertsona batzuen artean izaten ari zen borroka baten berri emateko. Hainbat patruila bertaratu ziren eta gertakarian inplikatutako pertsonak identifikatu zituzten.
- Otsailaren 15ean, 22:37an, Fermin Calbeton kaleko etxebizitza batetik telefono-dei bat jaso genuen: kexu ziren ondoko tabernatik zetozen musika-hotsengatik. Patruila bat bertaratu zen, eta jasotako kexen berri eman zien tabernan zeuden pertsonei.
- Otsailaren 15ean, 23:15ean, Errekatxu kaleko etxe batetik deitu zuten telefonoz, inguruko etxebizitza batetik zetorren musika-zarataz kexatzeko. Patruila bat bertara joan zen eta etxean zeuden pertsonei jasotako kexaren berri eman zien.
- Otsailaren 16an, 00:59an, Urki kaleko etxebizitza batetik telefono-dei bat jaso genuen: kexu ziren ondoko gazte lokaletik zetozen hotsengatik. Patruila bat bertaratu zen eta lokala hustu zuen.
- Otsailaren 16an, 02:36an, Ubitxa kaleko etxe batetik deitu zuten telefonoz, inguruko etxebizitza batetik zetorren musika-zarataz kexatzeko. Patruila bat bertara joan zen eta etxean zeuden pertsonei jasotako kexaren berri eman zien.
OHARRAK
- Gogoan izan datorren larunbatean, otsailak 22, 16:15ean, Eibar eta Racing de Santander C.F. taldeen arteko partida jokatuko dela. J.A. Mogel eta Indalezio Ojanguren kaleetako ohiko eremuak seinaleztatuko dira.