Udaltzaingoa | Otsailaren 2ko Eguneroko Txostena
TRAFIKOA
- Otsailaren 1eko 18:05ean, Egogain kaletik noranzko debekatuan zihoan ibilgailu bateko gidaria atxilotu genuen, alkoholemia-probak egiteari uko egiteagatik. Ibilgailua udal gordailura eraman zuten. Atxilotua udal-bulegoetara eraman genuen, zegozkion eginbideak egiteko.
- Otsailaren 1ean, 19:41ean, autobus batek pertsona bat harrapatu zuen San Andres pasealekuan eta gertakariaren ondorioz, hil egin zen.
BESTE GORABEHERA BATZUK
- Urtarrilaren 31n, 17:58an, Sos Deiak-ek telefonoz jakinarazi zuenez, pertsona bat erori zen Bidebarrieta kalean. Eibarko ospitalera eraman zuten.
- Otsailaren 1ean, 00:05ean, telefono-dei bat izan zen, San Juan kaleko ostalaritza-establezimendu batean pertsona batzuen artean izaten ari zen borroka baten berri emateko. Hainbat patruila bertaratu ziren eta gertakarian inplikatutako pertsonak identifikatu zituzten.
- Otsailaren 1ean, 03:29an, telefono-dei bat izan zen, Fermin Calbeton kaleko ostalaritza-establezimendu batean pertsona batzuen artean izaten ari zen borroka baten berri emateko. Hainbat patruila bertaratu ziren eta gertakarian inplikatutako pertsonak identifikatu zituzten.
- Otsailaren 1ean, 06:39an, telefono-dei bat izan zen, Julian Etxebarria kaleko ostalaritza-establezimendu batean pertsona batzuen artean izaten ari zen borroka baten berri emateko. Hainbat patruila bertaratu ziren eta gertakarian inplikatutako pertsonak identifikatu zituzten.
- Otsailaren 1ean, 14:19an, Sos Deiak-ek telefonoz jakinarazi zuenez, pertsona bat erori zen San Andres Pasealekua kalean. Mendaroko ospitalera eraman zuten.
- Otsailaren 1eko 14:32an sutea egon zen Jardineta kaleko etxebizitza batean. Patruila bat bertaratu zen suhiltzaileekin batera, eta sua itzaltzea lortu zuten. Antza denez, gertaera etxeko sukaldean sortu zen zartagin batek sua hartu zuenean.
- Otsailaren 1ean, 23:12an, Sos Deiak-ek telefonoz jakinarazi zuenez, pertsona bat erori zen Toribio Etxebarria kaleko taberna batean. Mendaroko ospitalera eraman zuten.
- Asteburuan, bide publikoan pixa egiteagatik 2 pertsona zigortzea proposatu dugu.
OHARRAK
- Gogoan izan datorren igandean, hilak 9, 17:00etan, pilota-partida bat jokatuko dela Astelena pilotalekuan. Egigurentarren, Makazkua eta Isasi kaleetan seinaleak jarriko dira ohiko guneetan.