UDALTZAINGOA | Otsailaren 5eko Eguneroko Txostena

UDALTZAINGOA | Otsailaren 5eko Eguneroko Txostena
2024/02/05 17:25
eta kitto!

Jarraian dauzkazue gaurko egunari (otsailak 5) dagokion Eibarko Udaltzaingoaren txostenean jaso dituzten gorabehera nagusiak:


TRAFIKOA

-  Otsailaren 2an, 18:26an, auto batek eta autobus batek talka egin zuten Egogain kalean. Ibilgailuetako gidariak ados jarri ziren eta istripu-adierazpen adiskidetsua egin zuten.

BESTE GORABEHERA BATZUK

- Otsailaren 2ko 22:50ean, Urkizu Pasealekua kaleko etxebizitza batetik telefono-dei bat jaso genuen: kexu ziren ondoko tabernatik zetozen musika-hotsengatik. Patruila bat bertaratu zen, eta jasotako kexen berri eman zien tabernan zeuden pertsonei.

- Otsailaren 2an, 23:01ean, telefonoz jakinarazi zigutenez, pertsona bat Amaña auzoko Berdintasun-Pasealekuan paseatzen ari zela, harri bat jaurti zioten Tiburzio Anitua kaleko dorre batetik, eta buruan jo eta lesioak eragin zizkion. Zauritua Eibarko Ospitalera eraman zuten.

- Otsailaren 3an, 1:33an, Sos Deiak-ek telefonoz jakinarazi zuenez, pertsona bat erori zen Untzaga Plazako taberna batean. Mendaroko ospitalera eraman zuten.

- Otsailaren 4ko 0:17an, Karmen kaleko etxebizitza batetik telefono-dei bat jaso genuen: kexu ziren ondoko etxebizitzatik zetozen hotsengatik. Patruila bat bertaratu zen, eta jasotako kexen berri eman zien etxebizitzan zeuden pertsonei.

- Otsailaren 4ko 8:00etan, Errekatxu kaleko etxebizitza batetik telefono-dei bat jaso genuen: kexu ziren ondoko etxebizitzatik zetozen hotsengatik. Patruila bat bertaratu zen, eta jasotako kexen berri eman zien etxebizitzan zeuden pertsonei.

- Otsailaren 4an, 12:00etan, Sos Deiak-ek telefonoz jakinarazi zuenez, pertsona bat erori zen Jose Antonio Gisasola kalean. Mendaroko ospitalera eraman zuten.

OHARRAK

- 2024ko inauteriak direla eta:


  • Datorren ostegunean, otsailak 8, 15:00etatik 22:00etara erdigunea oinezkoentzat izango da.

  • Datorren larunbatean, hilak 10, erdigunea oinezkoentzat izango da 12:00etatik igandeko 22:00etara.


- Gogoan izan datorren igandean, otsailaren 11n, 18:30ean, Eibar eta Zaragoza taldeen arteko partida jokatuko dela. J.A. Mogel eta Indalezio Ojanguren kaleetako ohiko eremuak seinaleztatuko dira.