Udaltzaingoa | Urtarrilaren 27ko Eguneroko Txostena
TRAFIKOA
- Urtarrilaren 25ean, 03:52an, agenteek ibilgailu bateko gidaria atxilotu zuten Legarregain kalean, edari alkoholdunen eraginpean gidatzeagatik. Garabi batek ibilgailua udal-biltegira eraman zuen. Atxilotua Udaltzaingora eraman zuten, atestatua egiteko.
BESTE GORABEHERA BATZUK
- Urtarrilaren 24an, 10:10ean, pertsona bat atxilotu genuen Barrena kaleko supermerkatu batean hainbat produktu lapurtzeagatik. Atxilotua ertzain-etxera eraman genuen beharrezko eginbideak egiteko.
- Urtarrilaren 24an, 23:10ean, Fermin Calbeton kaleko etxebizitza batetik telefono-dei bat jaso genuen: kexu ziren ondoko tabernatik zetozen musika-hotsengatik. Patruila bat bertaratu zen, eta jasotako kexen berri eman zien tabernan zeuden pertsonei.
-Urtarrilaren 25ean, 05:12an, telefono-dei bat izan zen, Juan Antonio Mogel kalean pertsona batzuen artean izaten ari zen borroka baten berri emateko. Hainbat patruila bertaratu ziren eta gertakarian inplikatutako pertsonak identifikatu zituzten.
- Urtarrilaren 26an, 00:17an, Tiburtzio Anitua kaleko etxe batetik deitu zuten telefonoz, inguruko etxebizitza batetik zetorren musika-zarataz kexatzeko. Patruila bat bertara joan zen eta etxean zeuden pertsonei jasotako kexaren berri eman zien.
- Urtarrilaren 26an, 00:19an, Urki kaleko etxebizitza batetik telefono-dei bat jaso genuen: kexu ziren ondoko gazte lokaletik zetozen hotsengatik. Patruila bat bertaratu zen eta lokala hustu zuen.
- Urtarrilaren 26an, 00:24an, Urkizu Pasealekuko etxebizitza batetik telefono-dei bat jaso genuen: kexu ziren ondoko tabernatik zetozen musika-hotsengatik. Patruila bat bertaratu zen, eta jasotako kexen berri eman zien tabernan zeuden pertsonei.
- Urtarrilaren 26an, 02:13an, Mutiola kaleko etxebizitza batetik telefono-dei bat jaso genuen: kexu ziren ondoko gazte lokaletik zetozen hotsengatik. Patruila bat bertaratu zen eta lokala hustu zuen.
-Urtarrilaren 26an, 04:16an, telefono-dei bat izan zen, Plaza Barria kalean pertsona batzuen artean izaten ari zen borroka baten berri emateko. Hainbat patruila bertaratu ziren eta gertakarian inplikatutako pertsonak identifikatu zituzten.
OHARRAK
- Gogoan izan datorren igandean, otsailak 2, 16:15ean, Eibar eta Deportivo de la Coruña C.F. taldeen arteko partida jokatuko dela. J.A. Mogel eta Indalezio Ojanguren kaleetako ohiko eremuak seinaleztatuko dira.