Udaltzaingoa | Uztailaren 2ko Eguneroko Txostena

Jarraian dauzkazue gaurko egunari dagokion Eibarko Udaltzaingoaren txostenean jaso dituzten gorabehera nagusiak.
Udaltzaingoa | Uztailaren 2ko Eguneroko Txostena
2024/07/02 12:32
eta kitto!

TRAFIKOA

- Uztailaren 1eko 8:25ean, ibilgailu batek ibilgetzea galdu zuen Txaltxa Zelai kalean, eta hesi bat eta trafiko-seinale bat jo zituen, kalteak eraginez. Patruila bat bertaratu zen eta gertatutakoaren txostena egin zuen.

-  Uztailaren 2an, 1:56an, kamioi batek Barakaldo kalean aparkatuta zegoen ibilgailu bat jo zuen, eta kalteak eragin zizkion. Ibilgailuetako gidariak ados jarri ziren eta istripu-adierazpen adiskidetsua egin zuten.

BESTE GORABEHERA BATZUK

- Atzo goizean, astelehena, Udaltzaingoaren patruila batek Arane kalean aparkatuta zegoen ibilgailu bat aurkitu zuen, barruan arrain ugari zuena. Ikusita arraina saltzeko erabil zitekeela eta osasun-egoera txarrean egon zitekeela, ibilgailua udal gordailura eraman genuen. Ibilgailuaren jabea aurkitu ondoren, aitortu zuen produktua, 100 kilotik gora arrain, modu ibiltarian saltzeko zela. Abisua eman zitzaien Eusko Jaurlaritzako osasun-agintariei, eta egiaztatu zuten ez zirela betetzen higiene- eta osasun-baldintzak; beraz, osasun publikorako arriskua egon zitekeenez, arraina suntsitzeko agindu zuten.

OHARRAK

- Amaña auzoko jaiak direla eta, debekatuta egongo da kale hauetan aparkatzea, ostiraletik, uztailak 5, 7:00etatik aurrera, igandera arte, uztailak 7:

  • Tiburzio Anitua kalea, 4 zenbakitik 20ra
  • Ziriako Agirre kalea, 1 zenbakitik 6ra.

Legarre kaleko biribilgunetik auzorako sarrera itxita egongo da ibilgailu guztientzat uztailaren 5eko (ostirala) 18:00etatik uztailaren 7ko (igandea) 22:00etara. Auzorako sarbidea saihesbidetik egingo da.