Udan euskaraz ikasteko eskaintza zabal eta berezia Eibarko euskaltegietan
Eibarko bi euskaltegietan C1eko ikastaroaren prezioa 20 eurokoa izango da 16-18 urte bitartekoentzat. Eibarko Udal Euskaltegiak ikastaro trinkoak emango ditu udan, B2 eta C1 mailetan (HABEren deialdi itxira aurkezteko aukera), ekainaren 26tik uztailaren 23ra. Klaseak astelehenetik barixakura izango dira, 09:00etatik 12:00etara, eta matrikula ekainaren 20ra arte egin daiteke. Gainera, uztailean eta irailean autoikaskuntza eskainiko dute B1, B2 eta C1 mailetan.
Eta AEK euskaltegian ekainaren 28ra arte egongo da izena emateko aukera, maila guztietan. Gainera, uda honetan ikastaroak online egiteko aukera dago (A1etik C2raino), eta matrikula www.aek.eus webgunean egin daiteke.
Euskaltegi bakoitzeko eskaintza zehaztasun osoarekin ezagutzeko, bertara joan edo telefonoz deitu daiteke: 943 70 09 12 / 688 698566 (Udal Euskaltegia) eta 943 20 13 79 (AEK).