Udaz: "Barrutik ateratzen zaidana egiten dut, pentsatu gabe”
Eibarko musikari gaztea lehen aldiz igoko da eszenatoki gainera bakarlari bezala
2024/10/24
12:24
eta kitto!
Probintziako talentu musikalaz gozatzeko aukera izango dugu zapatuan, Ipurua kiroldegian eta Coliseo antzokian. Goizean, 11:30ean, Leire Dallasek dantza ikastaroa eskainiko du kiroldegian (dohainik, 14-18 urte artekoentzat). Arratsaldean, berriz, 19:00etatik aurrera, Noan eta Udaz musikariek kontzertua eskainiko dute Coliseo antzokian.
Udazken Salaberria, Udaz, izango da zapatuko saioan izango dugun ordezkari eibartarra. 17 urteko musikariak bakarkako bidea hasi du eta bere abestiekin lehen kontzertua eskainiko du herrikideen aurrean. Gaztea izan arren, heldutasun izugarria eskaintzen dute musika estilo ezberdinak uztartzen dituzten bere doinuek.