Udazken Trail-ean parte hartzeko izen-ematea zabaldu dute

Proba urriaren 18an egingo da, Kalamua Korrikalari Taldeak antolatuta
Udazken Trail-ean parte hartzeko izen-ematea zabaldu dute
2026/10/05 16:30
Ekhi Belar Errasti

Kalamua Korrikalari Taldeak Udazken Trail-a antolatu du urriaren 18rako. Proba Eibarko mendietan zehar egingo da, zailtasun teknikorik gabe. 08:30ean abiatuko dira Eibarko Klub Deportiboaren paretik eta, horrelakoetan ohikoa den bezala, lagun giroa izango da nagusi, lehia alde batera lagata.

Bertan parte hartzeko, HEMEN eman beharko da izena.