Udazkeneko Jabetze Eskolako ikastaroen izen-ematea zabalik dago irailaren 25era arte
Autodefentsa feminista, menopausia eta elikadura, etxeko konponketak, Pole-Dance boteretzeko ikastaroa... Eskaintza zabala egongo da udazkenean Andretxean
2024/09/10
12:05
eta kitto!
Jabetze Eskolako udazkeneko ikastaroetan aurrematrikula irailaren 1ean zabaldu zen eta 25ean amaituko da.
Beste denboraldi batez, Emakumeen Jabetze Eskola, errealitatea ikuspegi kritiko, dekolonial eta feministatik hausnartzeko, eztabaidatzeko eta aztertzeko topalekua izango da. "Estrategia eta aliantza feministak sortzeko eta indartzeko gunea, non ikastaro eta tailer desberdinetatik maila pertsonalean eta kolektiboan indartzeko prozesuak bultzatuko diren", diote Andretxeatik.
Udazken honetan eskainiko diren ikastaroak honako hauek izango dira:
- Klimateriotik menopausiara: teoriatik gorputzera (EUS). Aurrematrikula.
- Nik ere konpontzen dut: etxeko konponketen tailerra (GAZ). Aurrematrikula.
- Gure bizi-energia hobetzen: Chi Kung (EUS eta GAZ). Aurrematrikula.
- Biorrisa: Barreterapia tailerra (GAZ). Aurrematrikula.
- Garaiko eta tokiko sukaldaritza begetarianoa (GAZ). Aurrematrikula.
- Pole Dance- Boteretzeko ikastaroa (EUS). Aurrematrikula.
- Autobiografia: Pertsonala dena, politikoa ere bada (GAZ). Aurrematrikula.
- Barrez lehertu behar dut: Umore tailerra ikuspegi feministatik (EUS). Aurrematrikula.
- Autodefentsa Feminista: 14-17 urte bitarteko neskentzat (EUS). Aurrematrikula.
- Menopausia eta elikadura (GAZ). Aurrematrikula.
- Elikadura osasuntsuaz gozatu II (EUS). Aurrematrikula.
- Plazera, desioa eta jolasa (EUS). Aurrematrikula.
- Gora borroka feminista! Gure genealogietan arakatzen (GAZ). Aurrematrikula.
AURREMATRIKULAK Udalaren eta Andretxearen webguneetan eskuragarri egongo den formulario bat betez (Andretxean ere formularioak bete ahal dira).