UEU irakasle bila dabil Prest_Gara programarako

Interesa daukan edonork eman dezake izena
UEU irakasle bila dabil Prest_Gara programarako
2024/04/03 10:35
eta kitto!

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak Prest_Gara 2024/25 programa osatzeko deialdia argitaratu berri du, eta zabalik da datorren ikasturterako Irakasleen Etengabeko Prestakuntzarako Plana garatzeko proiektuak aurkezteko epea.

Orain arte bezala, UEUk Prets_Gara programan hartuko du parte eta 2024/05 ikasturtean irakasle moduan lan egiteko interesa daukan edonori dei egiten dio UEUrekin batera parte har dezan.

Interesa daukan edonor izan daiteke UEUn irakasle (curriculuma baloratuko da), eta baldintza bakarrak euskalduna izatea (hots, euskaraz irakasteko gaitasuna izatea) eta aukeratutako gaian eskarmentua izatea da.

UEUk parte hartu nahi duen ikastaroak zeintzuk diren jakiteko, hemen ikusi daiteke informazioa.

 

Izena emateko pausoak

  1. Ikastaroen fitxa: zerrendako ikastaroren bateko irakasle izan nahi baduzu, esaguzu zein ikastaro interesatzen zaizun (kodea eman) eta ikastaroari dagokion oinarrizko fitxa (I.eranskina) eta zure proposamena osatzeko fitxa (II.eranskina) bidaliko dizkizugu.
  2. Ikastaroen fitxa bete: jasotako fitxa zure interesekoa baldin bada, eta ikastaro horretako irakaslea izan nahi baduzu, zure proposamena bidaliguzu, hau da, fitxa osatuta bidali (II.eranskina) UEUra. Argibide gehiago jasoko dituzu fitxarekin batera.
  3. Hautaketa: jasotako fitxa guztien artean, UEUren barne-batzordeak aukeraketa bat egingo du PREST_GARAko deialdira aurkezteko.

 

Proposamena bidaltzeko

  • Epea: apirilaren 12a arte
  • Nora bidali: izaskun.lopez@ueu.eus
  • Zer bidali:
  • Ikastaro bakoitzeko fitxa osatua (guk bidaliko dizugu eredua, II. eranskina)
  • Zure curriculuma. (Bereziki, aukeratu duzun gaiarekin zerikusia duen formazioari eta esperientziari buruzko informazioa interesatzen zaigu). Orri bakarrekoa, DIN A4 formatuan, Arial 11 letra mota.

 

Informazio gehiago

Izaskun López Núñez
izaskun.lopez@ueu.eus

+ 34 943 82 14 26