UEU-ren 52. Udako Ikastaroetarako proposamenak urtarrilaren 31ra arte bidali daitezke

UEU-ren 52. Udako Ikastaroetarako proposamenak urtarrilaren 31ra arte bidali daitezke
2024/01/22 18:21
eta kitto!
Udako Euskal Unibertsitateak aurten ere Udako Ikastaroen ekitaldi berria eskainiko du, eta horretarako proposamenak bidaltzeko deialdia zabaldu du. Izan ere, iazko ikastalditik, Udako Ikastaroen eskaintza jardunaldi, topaketa edota biltzarren bidez osatzen da, “euskal komunitate zientifiko eta profesionalen bilgune izateko xedea oinarri”. Deialdia UEUrekin lan egin nahi duen orori irekita dago, eta proposamenak bidaltzeko epea urtarrilaren 31ra artekoa da. Proposamenak bidaltzeko argibideak eta bestelako informazioa UEUren webgunean kontsultatu daitezke.