UEUdaberria: data berriak eta izen-ematea zabalik
2020/04/06
15:07
eta kitto!
Larrialdi egoera dela-eta, martxoko eta apirileko aurrez aurreko saioak eten egin zituen UEUk, baina Udaberriko eskaintza osatzeko lanean jarraitu dute eta hauek dira data berriak:
Maiatza-Ekaineko IKASTAROAK (ikastaro hauetan izen-ematea zabalik dago)
48. UDAKO IKASTAROAK 2020
Uda garaiko agertokia berezia izango dela jakin badakite ere, momentuz Udako Ikastaroen antolaketa, data eta toki, eta eskaintza mantentzea erabaki dute.
Hemen ikus diteke aurten eskainiko dituzten ikastaroen zerrenda (behin behinekoa): 48. Udako Ikastaroak #Elkar Ekin.
Maiatza-Ekaineko IKASTAROAK (ikastaro hauetan izen-ematea zabalik dago)
- Material didaktikoaren sorkuntza tresna askeak erabiliz.(online) -> maiatzak 6-ekainak 3.
- Emoziotegia. (Iruñea) -> maiatzak 9-16.
- Sormena praktikan lantzen. (Iruñea) -> maiatzak 16 eta 23.
- Emozioen kudeaketa sakonean. (Eibar) -> maiatzak 30.
- Bizidun bila I. Non daude eta nola ikus ditzakegu? Odonatu, tximeleta, anfibio eta narrastiak.(Eibar)
- Soziolinguistika Hiztegi Txikia II: hizkuntzaren normalizazioa, lau gako eta zortzi azterketa. (Gasteiz)
- Jarrera -> maiatzak 5
- Testuingurua-> ekainak 2
- Hitz Adina Mintzo: hizkuntza gutxituak ezagutzeko zikloa. (Gasteiz)
- Nasa Yuwe-> maiatzak 27
- Areagotu zure konpetentzia digitala! (MOOC)-> urriak 14-azaroak 11.