UEUk pedagogo bat behar du Eibarko egoitzan lan egiteko

Curriculumak otsailaren 24a baino lehen bidali behar dira
UEUk pedagogo bat behar du Eibarko egoitzan lan egiteko
2025/02/19 09:52
eta kitto!

UEUk honako lanpostu hau eskaintzen du:

Eskakizunak:

  • Hezkuntzaren arloko unibertsitateko gradua, edo unibertsitateko gradua eta lan-eskarmentua hezkuntzaren zein pedagogiaren arloan (pedagogia konprometituak, metodologia berritzaileak, baliabide didaktikoak eta online irakaskuntza).

  • Ikas-irakaskuntzarako ingurune teknologikoei eta baliabide teknopedagogikoei buruzko ezagutza edota lan-eskarmentua.

  • Ikas-irakaskuntza testuinguruetarako eredu pedagogikoei buruzko ezagutza edota lan-eskarmentua.


Honako ezaugarri hauek ere baloratuko dira:

  • UEUren proiektuaren ezagutza.

  • Euskaraz lan egiteko eta komunikatzeko gaitasuna.

  • Harremanetarako gaitasuna.

  • Jendarte berdinzale baten eta feminismoaren aldeko jarrera.

Ezaugarriak:

    • Lanpostua: aholkulari pedagogikoa.

    • Lanaldi osoa.

    • Epealdia: martxoan hasteko (amatasun-ordezkapena da, luzatzeko aukerekin).

    • Lantokia: UEUren egoitza akademikoa (Markeskoa jauregia, Eibar).

Oharra: Gazteleraz soilik jasotzen diren curriculumak automatikoki baloraziotik kanpo geldituko dira.

Interesik izanez gero, bidali mezu bat ERREF.PEDAGOGIA izenburuarekin komunikazioa@ueu.eus helbidera, CV eguneratua atxikiz. Bidalketarako azken eguna: OTSAILAK 24 (10:00ak arte)