UEUren 44. Udako Ikastaroak aurkeztu dituzte Markeskuan
2016/06/17
14:31
eta kitto!
Inoiz baino anitzagoak izango dira aurten UEUk eskainiko dituen udako ikastaroak, gaur Markeskuan egindako aurkezpenean Irati Iciar ikastaroetako arduradunak aurreratu duenez. Aurten 30 ikastaro eta jardunaldi antolatu ditu UEUk, horietatik erdia Eibarren. Ikastaroen 44. ediziorako aukeratu duten goiburua ANITZA da, udako ikastaroen gai, formatu, toki eta pertsonen aberastasuna azpimarratzeko asmoz. Udako ikastaroen arduradunaren esanetan: "ANITZA da aurtengo udako ikastaroen leloa. Anitzak direlako UEUn lantzen diren gaiak eta biltzen diren pertsonak, anitzak eskaintzen ditugun formatuak eta tokiak. Anitzak bertatik jasotzen ditugun jakintzak eta harremanak. UEUren udako ikastaroak jakintza eta aditu euskaldunen topagune dira, eta aurten ere helburu hori beteko dutela sinesten dugu. Udako Ikastaroen plaza ikasi, eztabaidatu, lan egin eta ideiak trukatzeko foro ezin-hobea da, eta guztiok bertan parte hartzera gonbidatzen zaituztet". Eskaintza osoa www.ueu.eus webgunean kontsultatu daiteke eta matrikula ere helbide horretan betetzeko aukera badago. Urtero legez, ikasle, langabetu eta jubilatuen matrikuletan beherapenak eskainiko dituztela gogoratu dute.