Ugaitz Gartzia junior mailako Euskadiko txapeldun Zumaian jokatutako triatloian

Probak gogortasun berezia izan zuen Briana Mow eta Luke Willian triatloilari australiarren parte-hartzearekin
Ugaitz Gartzia junior mailako Euskadiko txapeldun Zumaian jokatutako triatloian
2026/09/16 11:49
Ekhi Belar Errasti

JAZ Eibar Triatloi Taldeak fin jarraitzen du podiumak lortzen. Irailaren 12an Zumaiako XIX. Triatloia jokatu zen, 450 parte-hartzaile ingururekin, eta proba Euskadiko Txapelketarako ere baliagarria izan zen. Hori ondo baliatu zuen Eibarko taldeko Ugaitz Gartziak, JNM kategoriako garaipena eskuratuz eta Euskadiko txapela jantziz.

Gartzia 19. postuan iritsi zen helmugara, 1:01:08ko denborarekin. Atzetik, Jokin Amorrosta taldekideak 32. postua lortu zuen, 1:02:10eko denborarekin, eta zazpigarrena izan zen SUB23M kategorian.

Gainerako gizonezkoen artean, Aitor Fernandezek 1:09:28ko denbora egin zuen, 99. postu absolutuan eta V1M kategorian 22. postuan amaituz. Roberto Gartziak, berriz, 1:10:05ean gelditu zuen kronoa eta 15. postua lortu zuen V2M kategorian. Iñigo Marquezek 1:12:53ko denborarekin amaitu zuen proba, 103. postuan eta V2M kategorian. Javier Muñozek 1:15:54ko denbora egin zuen, nahiz eta txirrindularitza-segmentuan matxura izan eta konpondu behar izan zuen.

Emakumezkoetan, Kristina Ruizek beste podium bat eskuratu zuen JAZ Eibar Triatloi Taldearentzat. 1:15:25eko denborarekin, hirugarren postua lortu zuen bere kategorian eta 24. postua sailkapen absolutuan. Idoia Uruñuelak, azkenik, 1:27:09ko denborarekin amaitu zuen, 64. postuan sailkapen absolutuan eta 21. postuan ABF kategorian.

Zumaiako probak gainera, maila handiko parte-hartzaileak izan zituen, tartean Briana Mow eta Luke Willian triatleta olinpiko. Eurak izan ziren garaileak.