Umeek koloreztatuko dute Eguen Zuria

Umeek koloreztatuko dute Eguen Zuria
2015/02/11 00:00
eta kitto!

Bihar (eguena, hilak 12) gurean ospatuko dugun Eguen Zurian herriko ikasleak izango dira protagonista, bazkalostean egingo dituzten kalejira eta jaialdiekin. Eskolak amaitzean, 17.00etan Jainaga eta Narbaizarekin kalejira egingo da, Urkizutik Untzagaraino. Eta ordu beran hasiko da Liskerren dantzaldia, plazan ipinita dagoen karparen barruan. 19.00ak arte, gainera, Astixak umeendako tailerrak (ipuinetako pertsonaien karetak, makillajea eta osagarriak) eskainiko ditu Untzagan.


Trafiko aldaketak


Erdialdeko kaleetan egingo den kalejira dela eta, errepidea trafikoari moztuta egongo da 15.00etatik 16.30etara. Kalejira amaitu eta gero, Calbeton kalea berriz zabalduko dute, baina Untzagako errepide zati bat, Guridi tabernaren parekoa, 21.00ak arte automobilentzat itxita egongo da.