Umeek San Fermin ospatu dute

Umeek San Fermin ospatu dute
2015/07/07 00:00
eta kitto!

Urteroko moduan, Astixarekin udaleku irekietan dauden umeek ederto pasatu dute San Fermin Txiki jaia ospatzen. Anbulategi pareko parkean batu eta jarraian, Toribio Etxebarriatik kalejiran joan dira Untzagaraino eta, udaletxeko balkoitik bota dizkieten goxokiak hartuta, beste plazara joan dira, Gorritirekin jaia jarraitzera. Argazkiak ikusteko hemen klikatu.