Umeen bakailao txapelketa arrakastatsua
2013/11/18
00:00
eta kitto!
Partehartze zabala, 30 bikotetik gora batu ziren atzo (domeka, hilak 17) goizean Eibarko Bakillauaren Kofradixiak antolatutako X. Eskolarteko Bakailao txapelketan (argazki bilduma ikusteko hemen klikatu). Epaimahaikoek prestatutako kazola guztien kalitate ona azpimarratu zuten eta txapeldunak ez zituzte erraz aukeratu. Hala ere, 12-14 urte bitartekoen artean txapeldunak Jone Etxabe eta Maite Izquierdo izatea erabaki zuten eta 14-16 urte bitartean, berriz, Harrison Santander eta Miguel de Sousa nagusitu ziren. Bikote biak Santa Maria de la Providencia (Aldatze) ikastetxekoak direnez, ikastetxe onenari saria eskola horrek jaso zuen.