Umeen Bertso Jaialdiaren lehen saioa hartuko du gaur Coliseo antzokiak
2013/05/21
00:00
eta kitto!
Gaur (martitzena, hilak 21) eta etzi (eguena, hilak 23) 18.00etatik aurrera herriko ikasleak bertsotan entzuteko aukera izango da Coliseo antzokian, urtero ikasturte amaiera aldera antolatzen den Umeen Bertso Jaialdian. Aurtengoa seigarren edizioa izango da eta bertan Ahozkotasuna eta Bertsogintza egitasmoa lantzen jardun duten ikastetxeetako umeek hartuko dute parte: ikasturte honetan Amaña herri ikastetxea, Arrateko Andra Mari, Aldatze, La Salle Isasi eta Juan Antonio Mogel ikastetxeek egin dute bat Gipuzkoako Bertsozale Elkartearen gidaritzapean bideratutako programarekin.