Umeen danborrada Sanjuanak girotzen
100 umek hartu dute parte danborradan. 19:00etan irten dira Urkizutik, Ustekabe txarangaren laguntzarekin Untzagaraino kalejiran joateko. Eta hantxe, harmailen aldeko plazan, amaitu da aurten ere umeen danborradaren alardea.
2025/06/24
22:36
eta kitto!
Gaurkoan haurren txanda izan da. Eurek ere danborrak eta makilak gogotsu astindu dituzte herriko kaleetan zehar, Urkizun hasi eta Untzagan amaitu den kalejiran. Harmailen aldeko plazan amaitu da aurten ere umeen danborradaren alardea. Eurekin egon dira Ustekabe ttxarangako musikariak.
Aurten Gureak lantegikoak gonbidatu dituzte bertara igotzera, lantegiaren 50. urteurrena ospatzeko. Eibarko Udal Dibujo Eskolakoek apaindu dute karroza, eta aurtengo Danborradarako pin-a ere Leire Kareaga bertako irakasleak diseinatu du, beti ere Danborradaren aurtengo omenduak zeintzuk diren kontuan hartuta.
Ekitaldi guztien jarraipena gure INSTAGRAMeko kontuan egin dezakezu, zuzeneko irudien eta laburpen bideoen bitartez, eta baita Facebook-en ere.