Umeendako jolasak eta sardinaren entierrua, Aratosteei agur esateko
                    2014/03/04
                    00:00
                  
                  
                    
                    eta kitto!
                  
                  
                Aratoste Martitzena da gaur eta, urtero lez, koko-jantziak datorren urtera arte gordetzeko ordua ailegatu da. Aurretik, baina, gaur arratsalderako antolatu dituzten jardueretan ederto pasatzeko aukera izango da: 17.00etatik aurrera umeendako jolasak egongo dira Untzagako karpan, Astixaren eskutik. 18.30etan, berriz, sardinaren entierru txikia egingo da, trikitilariek lagunduta. Eta jarraian karpa umeendako diskoteka bihurtuko da, DJ Arnorekin.
