Umez lepo agurtu dugu azkeneko Barixakuan Jolasian
2021/04/28
11:54
eta kitto!
Inoizko ume kopururik altuenarekin esan dio agur …eta kitto! Euskara Elkarteak Barixakuak Jolasian ekimenari. Aurreko barixakuan Urkizuko parkeak hartu zituen txikientzat jolasak eta begiraleek gogotik egin behar izan zuten lan Urkizura gerturatu ziren haur guztiek jolasetan parte hartzeko aukera izan zezaten. Txingorra, Karabin karaba edota Lau izkinak moduko jolasak antolatu ziren txikien gozamenerako. Joan den barixakukoa izan da aurtengo ikasturteko azkeneko saioa.
">http://
Barixakuak Jolasian ekimena, pandemiaren aurretik, …eta kitto!ren egoitzan bertan antolatzen zen, hilean behin, ostiraletan, baina egoera ikusita kalera atera da ekimena, auzoetara. Horrela, hiru gune edo auzotan antolatu da aurten: Torrekuako parkean, Txaltxa Zelain eta Urkizun, azaroan hasita orain, apirilean, amaitu arte.
">http://
Barixakuak Jolasian Gurasoak Berbetan programaren baitan dagoen ekimena da. Programaren helburua familia-giroa euskalduntzea da eta horretarako hainbat jarduera antolatzen ditu: mintzapraktikako programak, eskulan-tailerrak, jolasak, irteerak… Horrekin guztiarekin lortu nahi dena da familia ezberdinetako gurasoen arteko eta guraso eta seme-alaben arteko elkarrizketak euskaraz izan daitezela, norbere erritmora eta norbere gaitasunaren arabera. Ekintza guztiak doan dira. Urte guztian eman daiteke izena 943200918 telefonora deituta edo elkartea@etakitto.eus helbidera mezua bidaliz.