"Un loco de desatar" antzezlanaren estreinaldia eguenean
Eguenean, hilaren 10ean "Un loco de desatar" antzezlanaren estreinaldia hartuko du Coliseoak, 20.30etatik aurrera. Sardo Irisarri aktorearen eskutik ailegatuko zaigun antzezlana Juan Sánchez Vallejo psikiatraren liburuetako batean jasotako testuan oinarrituta dago eta liburuan jasotakoen antzerkirako egokitzapena Claudio Hochman dramagile argentinarrak egina da, lan honetako protagonista den Irisarri beraren eta Rosa Martínez Alcocer muntaia-zuzendariaren laguntzarekin. Datorren astean lehenengoz taularatuko den antzezlanak komikoa tragikoarekin nahasten ditu, unearen arabera bata edo bestea nagusituta. Baina sakonean gizarteari egindako kritika dago, hain zuzen ere buruko gaixotasunen bat dutenei gainontzeko herritarrek begiratzeko dutern moduaren inguruko salaketa. Antzezlana ikusteko sarrerak 5 eurotan ipiniko dituzte salgai Coliseoan bertan.