Unai Ayala atezain elgoibartarrak beste denboraldi baterako berritu du kontratua
Behin baino gehiagotan izan da Joseba Etxeberriak eta Beñat San Josek zuzendutako entrenamenduetan
2025/06/10
12:28
eta kitto!
2. RFEF mailan jokatzen duen SD Eibar B taldeko atezainak 2026ko ekainera arte luzatu du armagnekin zuen kontratua. Elgoibartarra gazte sartu zen SD Eibarko egituran eta, behin jubenil mailako Ohorezko Mailan joaktzen zuenean, orduan 1. Mailan jokatzen zuen SD Eibarko lehen taldearen deialdi batean ere sartu zen. Gero CD Vitorian egin izan du bidea, eta 2. RFEF mailara igo zuen taldeko atezaina ere izan zen. Azken denboraldian 12 partidu jokatu ditu taldearekin eta behin baino gehiagotan izan da Joseba Etxeberriak eta Beñat San Josek zuzendutako entrenamenduetan.