Unbeko autobus zerbitzua martxan da berriz

Unbeko autobus zerbitzua martxan da berriz
2023/09/14 10:52
eta kitto!
Unbera joateko Eibar Bus zerbitzua martxan da astelehenaz geroztik. Horrela, aurretik bonoak edo txartelak erosita zeuzkaten herritarrek hilabete honetan zehar erabili ahal izango dituzte, baina Udaletik azpimarratzen dute ezin izango direla txartel edo bono berriak erosi. “Aurretik erositako txartelak erabili ahal izango dira soilik”, diote.

Gogoratu behar da, gainera, MUGI edo BARIK txartelak ezin izango direla erabili autobus zerbitzu horretarako.

Gauzak horrela, autobus bidai bakoitza ordaintzeko bi modu egongo dira:

- 0,50 euro txanponetan ordainduta.

- Aurretik erositako bonoak erabilita.