Uni Eibar-Ermuako Nazioarteko Merkataritzako Lanbide Heziketako ikasleak BEC-en izan dira gaur

Uni Eibar-Ermuako Nazioarteko Merkataritzako Lanbide Heziketako ikasleak BEC-en izan dira gaur
2023/12/12 16:58
eta kitto!
Gaur, abenduak 12, Uni Eibar-Ermuako  Nazioarteko Merkataritzako Lanbide Heziketako ikasleak BECen izan dira Enpresa Simulatuko  XIII. azokan.  Parte-hartzaileek esan digutenez, "Eibar Trading gure enpresa eta beste 30 ikastetxeetako 43 enpresa simulatu batu gara. Bertan, enpresen arteko salmentak eta erosketak burutu ditugu. Estatuko zortzi erkidego desberdineko ikastetxeak elkartu gara; Euskadi, Aragoi, Extremadura, Balear Uharteak, Errioxa, Nafarroa, Gaztela eta Leon eta Katalunia. Lan esparruan esperientzia irabazteko ekitaldi guztiz aproposa izan da".