Uni Encounter informatika eta teknologia topaketa egingo da otsailaren 9an eta 10ean

Uni Encounter informatika eta teknologia topaketa egingo da otsailaren 9an eta 10ean
2024/01/29 11:15
eta kitto!
Hezkuntza Esparruak Uni Encounter egitasmoaren edizio berria jasoko du otsailaren 9an eta 10ean. Informatikaren eta teknologiaren inguruko ekimen horretan LAN Party-a (jolastu eta informazioa elkarbanatu eta elkartrukatzeko ordenagailua daramaten pertsona ugari biltzen dituen jaialdia), hitzaldiak eta tailerrak egingo dira eta, besteak beste, adimen artifizialaren eta zibersegurtasunaren inguruan jardungo dute.

Aipatutako ekintzez gain, e-kirolen lehiaketa egongo da eta 1.500 euro banatuko dituzte sarietan. Barixakuan, otsailaren 9an, 18:03an, Eleskyk kontzertua eskainiko du. Gainera, K-Pop cover lehiaketa egingo da eta mahai jokuak ere jarriko dituzte.