Unibertsitate Laboralaren 50. urteurrenerako logotipoa aukeratu dute
2018/12/13
20:24
eta kitto!
Aitor Casaña Angoitiak irabazi du Eibarko Unibertsitate Laboralaren 50. urteurrena dela eta, horren irudia izango den logotipoa aukeratzeko antolatu den lehiaketa. Atzo bertan bete ziren 50 urte Eibarko Unibertsitate Laboralean lehen klaseak ematen hasi zirela, nahiz eta ikasturtearen hasiera “ofiziala” egun batzuk geroago, 1968ko abenduaren 17an izan zen. Inaugurazio ekitaldira, besteak beste, orduko Lan Ministroa zen Jesus Romeo etorri zen, Plazaolaren argazki honetan ikus daitekeen moduan.