Unibertsitatea-Enpresak Jardunaldia eguaztenean

Unibertsitatea-Enpresak Jardunaldia eguaztenean
2015/04/13 00:00
eta kitto!

Eguaztenean, apirilak 15ean, goizeko 09.00etatik 13.00era "Unibertsitatea-Enpresak Jardunaldia" hartuko du Eibarko Ingeniaritza Eskolak (San Andres gelan), "energia berriztagarriekin edo/eta eraginkortasun energetikoarekin erlazionatutako enpresa mundua eta aipatutako sektoreetan espezializatutako ikasleen arteko gertutasuna sustatzeko asmoz eta, bide batez, ikasleei berriztagarrien eta eraginkortasunaren merkatuak eskaintzen dituen aukerak helarazteko". Horrekin batera, eta merkatuari begira, bertan sartu ahal izateko unibertsitateko ikasleen gaitasun teknikoa enpresei jakinarazi nahi diete. Jardunaldiak hiri adimendunen garapenerako Euskal Pymeen (www.conpybasque.com) eta Debegesa Debarreneko Garapen Ekonomikorako Elkartearen (www.debegesa.eus) koordinazioa eta laguntza jaso ditu.

Jardunaldiaren egitaraua honakoa da:
- Jardunaldiaren aurkezpena.
- Kudeatzaile Energetikoen Euskal Elkarte Profesionala aurkeztea (AproBasge).
- AproBasge-Eibarko Unibertsitatea akordioaren aurkezpena (30 min).
- Networking enpresa-ikasleak.
- Conpy Basque Partzuergoaren kide diren 4 enpresen aurkezpena (60 min).
- Estrategia energetikoak Debabarrenan. DEBEGESA (15 min).
- Ikasleek burututako proiektu/ esperientzien aurkezpena (60 min).
- Eztabaida: Enpresa-elkarte-unibertsitate-ikasleak (60 min).
- Zer behar du merkatuak? Zer behar dute enpresek?
- Eta ikasketak amaitu ondoren, zer?
- Amaiera eta eskerrak.