Untzaga Jubiletxekoak udalekuetan egon dira, Errioxa inguruan
"UdaJubiLekuak", hau da, adinekoentzat egokitutako udalekuak antolatu dituzte beste behin Untzaga Gizarte Etxean. Domekan, hilak 30ean bueltatu ziren Eibarrera. Batez ere emakumezkoak izan dira udalekuetan parte hartzera animatu direnak, "oso animatua den gizon taldetxo batekin batera", esan digute. San Asensioko La Estrella monasterioan egon dira egun batzuz, Errioxan. Denetik egin dute: Ibilbide kulturalak, Errioxako ondare ez oso ezaguna ezagutuz; ibilaldiak inguruetatik; udaleku/kanpaldietako jolasak, mugikorrerako aplikazioak eta lehen sorospenetarako oinarrizko jarraibideak; mindfulness saioak eta jai-giroan oroimena zaintzeko saioak...
Zentroak adinekoei egokitutako udaleku-eredu bat finkatu du, dibertsioa eta aisia zaintza kognitiboarekin eta arreta kontzienteko teknikekin bateratuz, bizikidetzarekin eta ariketa fisikoarekin batera.