Untzagak hartu zituen Barixakuak Jolasian ekimeneko jolasak

Barixaku honetan Torrekuan egingo dira
Untzagak hartu zituen Barixakuak Jolasian ekimeneko jolasak
2024/04/16 10:39
eta kitto!

Joan den barixakuan, eguraldia lagun, Untzagako plazan egin ziren Barixakuak Jolasianeko jolasak, eta primeran pasatu zuten bertaratu ziren umeek.

Ostiral honetan, berriz, Torrekuako parkean egingo dira ...eta kitto! Euskara Elkarteak antolatzen dituen jolasak, 2 eta 8 urte bitarteko umeentzat, 17:00etatik 18:00etara.