Untzagako lurra konpontzeko beharrek trafiko aldaketak eragin dituzte
Untzagan zoladura konpontzeko beharrak hasi dituztela eta, ezin da aparkatu kale horretako 11. zenbakiaren parean (Pegora parean), Ego-Gain kaletik irtetzen diren autobusek biraketa arazo barik egin ahal izateko. Horrez gain, Untzagatik San Juan kaleko elkargunera (Guridi parean) doan zatia trafikoarentzat itxita dagoela ohartarazi dute udaltzainek. Eta taxi geltokiaren aldameneko zatian, berriz, trafikoak jai-egunetan egiten duen ibilbideari jarraituko dio eta, beraz, San Juan kaletik datozen ibilgailuek ezin izango dute ezkerretara bidea hartu Juan Gisasola kalerantz jarraitzeko.
Bestalde, bihar (martitzena, hilak 28) ezin izango da jarraian aipatutako tokietan aparkatu goizean goizetik hasita:
- Legarre Gain kaleko hainbat zatitan, etxe berrien eraikuntzan erabilitako materiala jasotzera joango diren kamioiak pasatu ahal izateko.
- Txaltxa Zelai kalean, Gipuzkoako Urak duen bulegoaren parean, lokal batetik materiala ateratzeko.
- Legarre Gain kalean, San Andres egoitza aldameneko kaletxoan, seinale bat tokiz aldatzeko.