Untzagan ekin zaio otsaileko Barixakuak Jolasian ekimenari

Untzagan ekin zaio otsaileko Barixakuak Jolasian ekimenari
2024/02/05 12:43
eta kitto!
Aurreko ostiralean Untzaga inguruan egin ziren ...eta kitto! Euskara Elkarteak antolatutako Barixakuak Jolasianeko jolasak. Eguraldia lagun, talde ederrak egin zuen bat begiraleek proposatutako jolas ezberdinekin. Hurrengo ostiralean aratosteak direla-eta ez da jolasik egingo, baina otsailaren 16an itzuliko dira auzoetara; Torrekuan egingo dira egun horretan eta Urkizuko parkeak hartuko ditu otsailaren 23koak.

Untzaga 2M

Untzaga 4M