UPV/EHUk bere hezkuntza-eskaintza aurkeztuko du gaur Portalean

UPV/EHUk bere hezkuntza-eskaintza aurkeztuko du gaur Portalean
2015/12/01 00:00
eta kitto!

Gaur (martitzena, hilak 1) 18.30ean Portalean, unibertsitateari buruzko informazio orokorra (elebiduna) emango dute UPV/EHUko ordezkariek. Arduradunen berbetan "jardunaldien helburua UPV/EHUren eta etorkizuneko unibertsitate-ikasleen arteko lehen harremana bideratzea da, baita UPV/EHUri buruzko informazio orokorra eskaintzea eta gogoko dituzten unibertsitate-ikasketen gainean erabakiak hartzeko unean-uneko zalantzak argitzea".