Urbat-en seniorretako mutilek Euskal Herriko Superkopa jokatuko dute igandean
Denboraldiko lehen norgehiagoka ofiziala izango dute irailaren 27an, Mendizorrotzako igerilekuan
2026/09/23
11:44
Ekhi Belar Errasti
Urbat waterpolo taldeko senior mailako mutilek 2026-2027 denboraldiko lehen lehiaketa ofizialari ekingo diote igande honetan, irailaren 27an. Euskal Herriko Superkopa jokatuko dute Gasteizko Mendizorrotzako igerilekuan, eta goizeko lehen hitzorduan WP Navarra izango dute aurkari.
Finalerdia 09:00etan hasiko da. Emaitzaren arabera, arratsaldean beste partida bat jokatuko dute eibartarrek: 14:30ean izango da hirugarren eta laugarren postuak erabakitzeko norgehiagoka, edo 17:00etan finala, goizeko neurketa irabaztea lortzen badute.