Gaur 19:00etan harrera egingo zaie Urbat waterpolo taldekoei udaletxean
Urbat Urkotronik-ek zazpigarren saiakeran lortu du maila nazionaleko 2. Mailara igotzea. Lehenengo kanporaketan Vigori bi partiduak irabazi eta gero, bigarrenean gauza bera egin du Mallorcarekin eta, hemendik 14 goleko aldearekin joan bazen ere, uhartean jokatutako partidua ere bereganatu zuen Eibarko taldeak, hori bai, emaitza pixka bat estuagoarekin (13-15). Jokatutako lau partiduetan eibartarrak aurkariak baino askoz gehiago izan dira, 77 gol egin eta bakarrik 33 jasota.
Azken zazpi denboraldiotan Urbatek ibilbide bikaina egin du eta Euskal Herriko hiru liga, beste hiru Kopa eta Espainiako 3. Mailako Liga bat irabazi ditu. Eibarko taldea honako jokalariek osatzen dute gaur egun: Izei Sologaistua, Anartz Mitxelena, Mikel Recio, Alex Sarasua, Kerman Ispizua, Paul Alberdi, Xabier Egidazu, Koldo Ortega, Ander Treviño, Unax Unceta, Jon Treviño, Asier Ortiz de Zárate, Ander Etxeberria, Gorka Ortiz de Zárate, Xabier Varela, Gorka Arregi, Eneko Zugazaga, Haritz Otero, Haritz Bisquert eta Martin Zamakola.