Urbat Urkotronik-eko alebin misto taldeak irabazi du Gipuzkoako Kopa

Finalean Donostiri 3-1 irabazi zioten, partidu zirraragarria burutu ondoren
Urbat Urkotronik-eko alebin misto taldeak irabazi du Gipuzkoako Kopa
2024/06/18 10:20
eta kitto!

Zapatu arratsaldean Hernanin jokatutako alebin mistoko Gipuzkoako Kopa Eibarko ordezkarientzat izan zen, egun horretan jokatutako lau partiduak irabazi eta gero.

Finalean Urbatekoek Donostiri 3-1 irabazi zioten, partidu zirraragarria burutu ondoren, eta modu horretan behetik gora egin duten denboraldiari ginga bikaina ezarriz.