Urbat waterpolo taldeko emakumezkoek geldiezin jarraitzen dute

Gizonezkoen senior taldeak, ostera, ezin zuen punturik lortu Dos Hermanasen aurka
2025/12/22 16:31
Ekhi Belar Errasti

Emakumezkoen Euskal Herriko Ligan jokatzen duen Urbat Urkotronikek denboraldi bikaina egiten jarraitzen du. Asteburu honetan, Nautica Portugalete hartu zuen Orbea kiroldegian eta 14-4 gailendu zitzaion. Garaipen horrekin, eibartarrak sailkapenaren 4. postuan daude, 24 punturekin, goiko postuetatik oso gertu. Hurrengo jardunaldia urtarrilean jokatuko dute eta bigarren doan Leioa B izango dute aurrean.

Bigarren Nazionalean diharduten gizonezkoak, ostera, zapore garratzarekin itzuli ziren Dos Hermanasetik, 9-6 galdu ondoren, Eibartarrek zerbait gehiago lortzeko sentsazioa izan zuten, partidu parekatua izan zelarik, baina defentsako zalantzek eta erasoko eraginkortasun txikiak kalte egin zien. Eurak ere urtarrilean itzuliko dira lehiara eta orduan erabakiko dira taldearen helburuak eta etorkizuna.